Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea
Iñauteriak

Egitaraua

  • Aurreko asteazkena:  goizean Irain Eskolan iñauterietako jaialdia
  • Ostegun gizena:  goizez, arraultze-arraultze eta arratsaldean ikastolan iñauterietako jaialdia
  • Iñauterietako igandea:  Zako-zahar ttikiak; Zako-zahar handiak Arrano elkarteak antolatua eta 18:00etatik 21:00etara dantzaldia plazan.
  • Iñauterietako astelehena:  goiz-eguerdian orgak eta 18:00etatik 21:00etara dantzaldia plazan

Historia pixka bat…

Hasieran, iratze lehorrez betetzen zituzten zakuak gazteek, iratzea gorputzaren kontra paratuz. Musika bandak ibilbide guztian laguntzen die “Zako zaharrei”, giroa alaituz. Ibilbidea plazan bukatzen da, eta, han, paretari itsatsitako burdinezko uztai batzuei eutsirik, “jantzi berezia” kentzen zaie “Zakozarrei”. Ohitura horixe da inauteetako ekitaldirik bereziena, baina bada bertzerik ere: astelehenean, giro ederra izaten da inaute-gurdien desfilean. Egun batzuk lehenago, Ortzegun Gizen (“Arraultze, arraultze eguna”) egunean, haurren eguna ospatzen da.

Bertzalde, lagun-kuadrillek baserrietan ospatzen dituzte inauteak. Bi taldetan banatzen dira, auzoen arabera:Frain auzokoak alde batetik, fraindarrak; eta Endara, Auzoberri eta Zala auzoetakoak, goitarrak bertzetik. Fraindarrak izen bereko auzoko baserrietan ibilzten dira eskean akordeolarien laguntzaz. Goitarrak aldiz, beserriz-baserri ibiltzen dira trikitixaren doinuekin dantzan. Beraien dantzetan kriskitiñak erabiltzen dituzte, dantza are alaiagoa bihurtzen dutelarik.

Egun ateratzen ez diren arren, garai batetan Nabaz auzoko kuadrilla ere bazen Lesakan, nabaztarrak.
 



Hurrengo ekitaldiak

Babesleak Artea Oinez proiektuaren mezenas izan nahi dut

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu