Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea
Nafarroa Oinez 2010

Urtea: 2010
Leloa: “Munduz mundu”
Herria: Atarrabia
Ikastola: Paz de Ziganda

Munduz mundu

Hitza: Joxe Anjel Irigarai
Musika: Miel Otxin

Hatsak hitz
hitzak herrigintza
iraungiz doan sua berpizten
auzolan (e)ta adore
borondatea oinarri
herri arnasa da giltza.
Etxean sua
hauspoa ikastolan
plazan herritarren arnasa,
sorkuntzaren jaian
ausartuz (e)ta saiatuz
iturri, urrats eta zubi.
Euskararen unibertsoan
bizi munduz mundu hegan egin
oinez askatasun-elkartasunez
belaunaldiz belaunaldi (bis).
Udazkenean
orbelak lurra estali
haziak oro gorderik
sustrai (e)ta adar bertan berriz
zuhaitz solte zirenak
baso bilakatzen ari.
Atarrabia, Burlata eta Uharten
berrogei urtez
hizkuntza arrozturik,
hesi (e)ta mugen gaindi
lur berriak jorratuz
asmoz eta jakitez jori,
Euskararen unibertsoan
bizi munduz mundu hegan egin
oinez askatasun-elkartasunez
belaunaldiz belaunaldi (bis).
Euskararen unibertsoan
bizi munduz mundu hegan egin
oinez askatasun-elkartasunez
belaunaldiz belaunaldi…



  Audioa deskargatu

Egin zure ekarpena Abestia eta bideoklipa Babesleak Artea Oinez proiektuaren mezenas izan nahi dut

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu