Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea
Nafarroa Oinez 2006

Urtea: 2006
Leloa: “Baietz oraingoan!”
Herria: Bera
Ikastola: Labiaga

Baietz oraingoan!

Hitza: Estitxu Arozena
Musika: Skalariak

Nafarroan euskara
galtzea helburu
zuen amets gaiztoak
tokia galdu du
alde batera utziz
arkatz (e)ta liburu
iragana ikusiz
ikasiko dugu.

Ikasturte hau Beran
berezia denez
irakaslea pozik
etorri da erranez
nola egin ziren bi
nafarroa oinez
gaur aurtengoarekin
eginen dut amets.

Besta dantza irrintzi
euskara ahoan
aintzindarien lana
izanik gogoan
denbora inoiz ez da
alferrikan joan
zailtasunak zailtasun
baietz oraingoan!

Ez gaituzu beldurtzen
itsaso mugitu
izerdi tanten bidez
mila zirrikitu
bidalitako olatu
bakoitza gainditu
Euskarak zuk hainbertze
istorio ditu.

Besta dantza irrintzi
euskara ahoan
aintzindarien lana
izanik gogoan
denbora inoiz ez da
alferrikan joan
zailtasunak zailtasun
baietz oraingoan! …



  Audioa deskargatu

Hurrengo ekitaldiak

Abestia eta bideoklipa Babesleak Artea Oinez proiektuaren mezenas izan nahi dut

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu