Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea
Nafarroa Oinez 2002

Urtea: 2002
Leloa: “Muga guztien gainetik”
Herria: Tutera
Ikastola: Argia

Muga guztien gainetik, euskera

Hitza: Joxemiel Bidador
Musika: Edor Zubeldia / J.P Obanos

Muga aunitz izan dugu
mota guztietakoak
bazeudenak eta guri
jarri dizkigutenak
gaitzak ere izan dira
gerok jarritakoak
alabaina aurrera goaz
traba guztien gainean.

Askaldun ay Amazigh
yiwen ufus ighi cudden
d´atmaten deg mennugh
yiwn uakwaz igh yewten.
(Euskarak ez gaitu arrotz
bertako izan ginenok
guk euskara dugu lagun
amazigh garenez geroz)

Muga guztien gainetik
Ikastola
Oinez aurrera doa
Erriberan
muga guztien gainetik
gure euskarak
inoiz baino gehiago
badu ARGIA.

Hortzemuga lerro lerro
lur arre eta nabar
berderik bizi ozenena
ibaiertzetan margak
zikoinak eliz dorretan
dotore bezain zabar
euskara mediterraneoa
badugu iristear.

Jende eta hizkuntza aunitzen
topaleku antzina,
gero aberatsagoa
betorkigu Ebro aldera.

Muga guztien gainetik
Ikastola
Oinez aurrera doa
Erriberan
muga guztien gainetik
gure euskarak
inoiz baino gehiago
badu ARGIA.

Urte luze igaro da
gaudenera iristeko
urte luze igarota
nork daki nora helduko
trabak ahal moduan gaindi
nahi duguna izateko
denborak higatu ahala
arrazoi guretako.

Ni hi an Ghaeltach an Ribera cheilteach.
D´fhoghlaim siad an cailteamas
a chothu agus
chailleadar a seanteanga
(Gaeltachat ez dena duzue
Erribera zeltiarra
mimatzen ikasi duena
mintzo galdu zahar-zaharra)

Muga guztien gainetik
Ikastola
Oinez aurrera doa
Erriberan
muga guztien gainetik
gure euskarak
inoiz baino gehiago
badu ARGIA.

Muga guztien gainetik...



  Audioa deskargatu

Hurrengo ekitaldiak

Babesleak Artea Oinez proiektuaren mezenas izan nahi dut

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu