Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea
Nafarroa Oinez 2001

Urtea: 2001
Leloa: “Herria de gorputza, hizkuntza, bihotza”
Herria: Lodosa-Sartaguda
Ikastola: Ibaialde

Herria da gorputza hizkuntza bihotza

Hitza: Takolo, Pirritx eta Porrotx
Musika: Drindots Taldea

Lodosa, Sartaguda
biak elkar lanean
piper gorri-gorriak,
melokotoi lodiak
herriek sortu dute
zerbait harrigarria
euskararen enbor
zaharretik kimu
bizi-bizia.

Nafarroa Oinez,
Nafarroa Oinez,
Nafarroa Oinez,
Ttipitti ttapatta euskarari esan baietz! (bis)

Herria da gorputza,
Hizkuntza bihotza
Taupa-taupa badoa
Aurrera ikastola,
Zikoinak zeruan
Zabaldu du hegoa
Euskararen amatxo
Zu zaitugu Nafarroa.

Nafarroa Oinez,
Nafarroa Oinez,
Nafarroa Oinez,
Ttipitti ttapatta euskarari esan baietz! (bis)

Nafarroa Oinez,...



  Audioa deskargatu

Hurrengo ekitaldiak

Babesleak Artea Oinez proiektuaren mezenas izan nahi dut

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu