Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea
Nafarroa Oinez 1995

Urtea: 1995
Leloa: “Inoiz baino gehiago”
Herria: Tutera
Ikastola: Argia

Inoiz baino gehiago

Hitza: Mikel Ziordia
Musika: J. Perez de Obanos

Ebro ibai ertzetik Aturri alderaino,
deiadar bat dabil inoiz baino gehiago.

Euskal jendea festara
hegoaizeak badakar,
eguzkiaren printza, gozoak biribilka
txoko guztietan zehar,
altxa gaitezen lagunok,
oi Euskal Herri iratzar!

Itsasoa baino gune zabalago,
Tutera denona inoiz baino gehiago.

Ortzimuga luzatzen den moduan
zabaltzen da etorkizuna hemendik
nafarren hizkuntzaren geroa daukagu eskuan
hau ez baita amai, hasiera baizik.

Mahatsondoabaino emankorrago,
Tuterako hazia inoiz baino gehiago.

Muskaria zaharreko euskera,
abardenetako hats lehena,
Muskaria zaharreko euskera
aspaldiko erroa
loratuz dijoa,
lurgaziak antzutu ez duena:
herri honen gogoa, ERRIBERA.

Ortzadarra baino koloretsuago,
Tutera nabarra inoiz baino gehiago.

ARGIA ikastola bat baino
gehiago, gure txiki maiteino:
par algara, txipitxuski jolas kide, andereino
par algara, txipitxuski jolas kide, andereino.

Umeen irria baino disdiratsuago,
Tuterako argia inoiz baino gehiago.

Helburua heltzeko bidean
Auzolan bizian gabiltzanez
urteroko egun oroetan ari da NAFARROA OINEZ
urteroko egun oroetan ari da NAFARROA OINEZ.

Ongi etorri denoi gure ametseraino,
Tutera euskalduna inoiz baino gehiago.



  Audioa deskargatu

Egin zure ekarpena Abestia eta bideoklipa Babesleak Artea Oinez proiektuaren mezenas izan nahi dut

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu