Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea
Nafarroa Oinez 1993

Urtea: 1993
Leloa: “Har hitza!”
Herria: Altsasu
Ikastola: Iñigo Aritza

Amets bila

Hitza: Aingeru Epaltza
Musika: Enrike Zelaia

Hotsa dabil ikastetxean
hotsa dabil gelaz gela
Altsasun fin ari direla
amets goxo baten bila.

Omena da herriko plazan
omena hedatzen ari da
Sakanako jendean dela
bilakatu ameslari.

Soinua da lantegietan
soinua da karriketan
Nafarroan iratzarririk
dihardutela ametsetan.

Bala-bala dabil kontua
bala-bala korritu da
Euskal Herri osora deia
amets goxoa zabaldu.

Ametsa poztuz pausoz pauso
guztiak poztuz zin ta zinez
Euskara piztuz joateko
baita Nafarroa Oinez.



  Audioa deskargatu

Egin zure ekarpena Abestia eta bideoklipa Babesleak Artea Oinez proiektuaren mezenas izan nahi dut

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu