Tantirumairu Ikastola - Lesaka Nafarroako Ikastolen Elkartea
Nafarroa Oinez 1985

Urtea: 1985
Leloa: “Denok bar euskaraz”
Herria: Lizarra
Ikastola: Lizarra

Denok bat euskaraz

Hitza: Xabier Amuriza
Musika: Imanol Urbieta

Euskarak batzen gaitu
denok bat euskaraz
nafarrok euskararen
konkistara goaz
ezina ba dirudi
ba dirudi ere
ekinean ezina
egina liteke
Lizarrako umeak
lekuko hor daude
euskaraz bizi dira
etxe eta kale.

Euskarak batzen gaitu
denok bat euskaraz
nafarrok euskararen
konkistara goaz
euskarak Nafarroa
zu zaitu sorleku
eta zu Nafarroa
hark hornitzen zaitu
zatoz euskalduntzera
honek batzen gaitu
Nafarroa ez dadin
hilerri bihurtu.

Euskarak batzen gaitu
denok bat euskaraz
nafarrok euskararen
konkistara goaz.



  Audioa deskargatu

Egin zure ekarpena Abestia eta bideoklipa Babesleak Artea Oinez proiektuaren mezenas izan nahi dut

Facebooken jarraitu

Twitteren jarraitu