NAFARROA OINEZ 2018
URRIAK 21 - Altsasu
Nafarroa Oinez 2017

Urtea: 2017
Leloa: Bikin bat in
Herria: Lesaka
Ikastola: Tantirumairu

Bikin bat in

Letra: Estitxu Arotzena
Musika: Igor Telletxea

Toberaren soinuak zulatu du Agiņa
Mairu baratzeetatik sentitzeko adina
Altzairuzko oinarria intxaurra(re)n hosto arina
Zer izan nahi genuke orain oroimen bagina, Agiņa, adina,
Hosto arina, Agiņa, adina, bagina

Bikin bat in, batin biak, ume baten bi sendiak
Bikin bat in, batin biak errekak eta mendiak
Oinez Lesakan erditu Tantirumairuk bi ditu
Zortzi, zazpi, sei, bortz, lau, hiru bikin bat in!

Adiskide, bide lagun, ikaskidea
Euskara da gure, zure eta nirea
Ttiki-ttaka ttipi-ttapa oroimenaren bidea
Zer ginen jakin behar da, izateko librea, bidea, nirea,
Ikaskidea, bidea, nirea, librea

Bikin bat in, batin biak, ume baten bi sendiak
Bikin bat in, batin biak errekak eta mendiak
Oinez Lesakan erditu Tantirumairuk bi ditu
Zortzi, zazpi, sei, bortz, lau, hiru bikin batin! (X2)



  Audioa deskargatu

Hurrengo ekitaldiak

Online denda Egin zure ekarpena Babesleak Bolondresak