2021/01/11

 

Urtebete baino gehiago irekita egon ondoren, gure denda itxi egingo da, gutxik uste genuen egoeran gainera. Pandemiaren eta bere ondoriozko murrizketak direla eta hilabete bereziki zailak bizi izan ondoren, eta joan den urrian "Hegan Oinez" lelopean euskararen jaia ospatzerik izan gabe. Ziurgabetasun egoera hori ez da amaitu, eta Lizarra Ikastolak horrekin borrokatu beharko du bere jaia 2021ean ospatu ahal izateko.

Hala eta guztiz ere, gure ikastolarekin lotura duten familia eta pertsona ugarik laguntza handia eman dute Oinez dendako arropa eta produktuen salmentarekin zerikusia duten alderdi desberdinak kudeatzen eta antolatzen. Gure familiek berriro erakutsi dute lankidetza eta sare-lana funtsezkoak direla euskararen aldeko urratsak ematen jarraitzeko. Ez dute Oinez dendan bakarrik egin, baita, zoritxarrez osorik garatu ezin izan den jarduerez betetako programa batean ere.

Lizarra Ikastolak eskerrik beroenak eman nahi dizkio Ruiz-Echeverría familiari lokala uzteagatik. Familia horri esker, azken urtean erdiguneko espazio zoragarria izan dugu Lizarran, ilusio hori  bertan irauli eta oraindik erakusteko asko duen Nafarroa Oinez ekitaldian  urratsak ematen jarraitzeko.

Izan ere, hemendik aurrera Nafarroa Oinez 2021ak bulkada berri bat hartuko du. 2020. urteari agur esan ondoren, orain urtebete denon artean hasi genuena amaitzeko prest gaude. Ilusioa galdu gabe, ahaleginak eta konpromisoak berrituta.


Euskararekiko eta euskalduntzearekiko dugun konpromisoa Estellerrian eta Nafarroan oro har, ikastolak inoiz baino gehiago euskal hizkuntzaren eta kulturaren hauspoa izan behar duen une latz hauetan.

Kooperatibismoarekiko eta gizarte-lanarekiko dugun konpromisoa, auzolanaren eredu hain gureari eutsiz. Gure ikastola guztiontzako irekia den espazio solidario bat bihurtuz, zerbitzu publikoa izateko bokazioarekin, gure ingurugiroarekiko jarrera irekiarekin eta gainerako gizarte-eragileekin etengabeko harremanean.

Etorkizunarekin dugun konpromisoa, belaunaldi berriei begira. Gure haur-eskolari, eskolatzearen lehen urte garrantzitsu horietan ikastolara sartzeko gunea denari, egungo betebehar eta eskakizunetara egokitzeko tresnarik onenak emanez,.

Eta jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin dugun konpromisoa, ikuspegi zabalarekin, gure ingurunea errespetatuz. Ingurumena zaintzearekin lotutako sentsibilizazioan eta formakuntza-estrategien garapenean aurrera egingo duen ikastola jasangarriago bat sortuz.

Horregatik guztiagatik, sekula baino beharrezkoagoa da Nafarroa Oinez 2021 ospatzea. Gure balioak berretsiko dituen ekitaldi honek hiriko elkarte-sarearekin harremanak areagotzeko aukera emango digu, eta errealitate oso aldakorrera egokitzeko prest dagoela erakutsi duen hezkuntza-proiektua sendotuko du. Eta gure balioek indarrean jarraitzen dutela eta gaurkotasun osoa dutela erabat sinetsita.

Egoerak eta zailtasunak gorabehera, baikortasunez eta ilusioz betetako urte berri bati ekingo diogu.



Itzuli
LIZARRAKO OINEZ DENDAK ATEAK ITXIKO DITU LIZARRAKO OINEZ DENDAK ATEAK ITXIKO DITU

Hurrengo ekitaldiak