2020/05/28

 

Bizkaiko ikastolak euren jaia, Ibilaldia, heldu den igandean, maiatzak 31 ospatzekoak ziren baina egoera bestelakoa da eta une hauetan Ibilaldia antolatzen diharduten talde guztiek epemuga berriarekin ari dira lanean, urriaren 18a alegia.

Hala ere, maiatzaren 31 data berezia da ikastola bizkaitarrentzat eta Ibilaldiaren aurtengo leloak dion moduan indarrez eta gogoz eutsiko diote egunari.

Ibilaldiko webgunearen bitartez jarraitu ahal izango den saio berezia eskainiko da, goizeko 11:00etan hasita. Bertan bi orduko iraupena izango duen emanaldia gozatzeko aukera izango dugu: bertsoak, musika, magia, dantza eta bestelako ikuskizunak.

Nafarroako Ikastolak bertan izango gara, gure anai-arreba bizkaitarrekin batera. Animatu eta hurbil zaitez zu zeu ere!

hel horri!!!



Itzuli
IBILALDIA 2020 IBILALDIA 2020

Hurrengo ekitaldiak