NAFARROA OINEZ 2018
URRIAK 21 - Altsasu

2018/10/19

De Amicitia Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez, zazpi boluntario hasi dira Nafarroa Oinez egunaren aurreko muntaia lanetan laguntzen. Begirale bat eta 6 boluntario etorri dira, Frantzia Italia, Errumania eta Guyana Frantsesekoak. Atzo iritsi ziren Sakanara, eta urriaren 26ra arte hemen izango dira. Talde gaztea da: 21 eta 29 urte bitartekoak dira boluntario guztiak.

Gaur bertan hasi dira lanean, Nafarroa Oinez egunerako beharrezkoak diren hesiak jartzen. Igandean beharrezko den laguntza emango dute, eta hurrengo egunetan garbiketa lanetan arituko dira Nafarroa Oinezeko Ingurumen Batzordeko kideekin batera.

Lan -eremuetara boluntarioak bidaltzen dituen irabazi asmorik gabeko GKE bat da De Amicitia, ingurumenarekin lotutako auzolanetan parte hartzen duena, batik bat. Sakanako beste zenbait lekutan ere aritu da aurretik lanean: Enneco Haritza oroimenaren parkean edo Bernoako galtzada berreskuratzeko lanetan.

Itzuli
Muntaia eta garbiketa lanetan, nazioarteko boluntarioen laguntza Muntaia eta garbiketa lanetan, nazioarteko boluntarioen laguntza

Hurrengo ekitaldiak