NAFARROA OINEZ 2018
URRIAK 21 - Altsasu

2018/09/20

Aparkaleku berezia

Aurtengo Nafarroa Oinezaren leloa BIZI da eta gure helburua pertsona guztiek ikastolen festa hau ahalik eta hobekien BIZItzea da.

Hori dela eta, aurten aparkalekuen antolamenduan berrikuntza batzuk egin ditugu. Ohiko aparkalekuez gain, zoru laua eta egonkorra duten aparkaleku bereziak prestatu ditugu, ibilbidera sartzeko erraztasuna dutenak.

Parking hauek erabiltzeko behar espezifiko bat izanez gero, bete ezazu mesedez hemen beheko formularioa eta aparkaleku hauek erabiltzeko behar duzun dokumentazioa eskutitz bidez helaraziko zaizu.

Formulario hau betetzeko azken eguna Urriaren 14a izango da.

FORMULARIO BETE

Itzuli

Hurrengo ekitaldiak