NAFARROA OINEZ 2018
URRIAK 21 - Altsasu

2018/02/04

Mainamikirri

Castillo Suárez, Joxemari Morcillo “Morkots” eta Enara Intsaustik Mainamikirri Burundako sorginaren bi istoriorekin —Erregeren alaba batetik eta Katu beltzak bestetik— albuma osatu dute. Misterioz eta magiaz beteriko ipuinak dira biak. Izan ere, Mainamikirrik, toki guztietara berandu iritsiagatik, dohain bereziak zituen gaixorik zegoen jendea sendatu ahal izateko.

Fanietorri argitalpenetako kideek 2018an Altsasun ospatuko den Nafarroa Oinezarekin bat egin nahi izan dute. Horiek horrela, Nafarroa Oinezeko dendetan saltzen diren liburuen irabaziak euskararen festa honetarako izanen dira.

  • Gomendatutako adina: Lehen irakurleak
  • Koadernaketa: Azal gogorra
  • Neurria: A4 (210 x 297mm)
  • Orrialdeak: 64
  • Salneurria: 16 €
  • Salmenta: Liburuak salgai daude Nafarroa Oinezeko dendetan, Altsasuko liburu dendetan eta http://ametsfabrika.com/mainamikirri webgunean
Itzuli

Hurrengo ekitaldiak