2019/01/26

Nafarroa Oinez 2019 aurkezpena

Tuterako Argia Ikastolak Nafarroa Oinez 2019ren aurkezpen ekitaldia egin zuen.

Ostiralean, urtarrilak 25, arratsaldeko zazpietan egin zen 2019ko Nafarroako ikastolen festa aurkezteko ekitaldia, Benjamin de Tudela institutuko ekitaldi-aretoan. 2019ko Nafarroa Oinez Tuteran ospatuko da, urriaren 20an, eta Argia ikastola dagoeneko erabat murgilduta dago egun handi horren prestaketan.

Aurkezpenera  jende asko hurbildu zen, besteak beste, udal ordezkariak, Eneko Larrarte alkatea buru zutela. Udal ordezkariez gain, gizarte eta kultura eragileak, eta Argia Ikastolako ikasleak, irakasleak, gurasoak eta laguntzaileak ere gerturatu ziren.

Bertaratutakoek ekimen xume eta hunkigarriaz gozatu zuten, besteak beste, William Shakespearen “Galdutako amodioen penak” obrako pasarte baten errezitaldia, ikastolako ikasle ohiez osatutako talde batek interpretaturiko pieza musikal bat eta dantzari talde bat 8 ahapaldiko makil dantza bat dantzatzen. Aktuazio horietan guztietan hitz egin zen ingurumenaz, adiskidetasunaz eta laguntasunaz, irakasleez, kooperatibaz eta Nafarroa Oinez 2019ren Izan Argi! 



Itzuli

Hurrengo ekitaldiak