NAFARROA OINEZ 2018
URRIAK 21 - Altsasu

2017/11/03

Iñigo Aritza ikastolak antolatutako Nafarroa Oinez festako aurreneko kamixetak, sudaderak, motxilak, eskularruak, boligrafoak, ur botilak, metxeroak eta bestelakoak saldu dira.

Ostiralean mustu zuten ikastolako kideek Altsasuko udaletxe ondoan zabaldutako denda. Irekitze ekitaldian Patxin eta Potxin pailazoek hartu zuten parte eta ondoren auzatea izan zen.

Denda astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara egonen da zabalik. Eta asteazkenetan eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara ere.
 

Itzuli
Oinez denda zabalik Altsasun Oinez denda zabalik Altsasun

Hurrengo ekitaldiak