Hizkuntzak berebiziko garrantzia du identitatean, kultura, esperientzia eta pertenentzia sentimendua adierazteko bidea delarik. Ama-hizkuntzak, bereziki, gure nortasunaren oinarria osatzen du, gure pentsatzeko eta mundua hautemateko modua moldatuz.
Gaur goizeko 10:30ean Nafarroako Ikastolen egoitzan izandako prentsaurrekoan, Nafarroa
Oinez 2025eko kanta eta bideoklipa aurkeztu dira.
Iñaki Erroz, Paz de Ziganda Ikastolako zuzendariaren arabera, kantak aurreikuspenak bete
ditu: alaia eta dantzagarria da, euskararen erabilera aldarrikatzen du eta Paz de Ziganda
Ikastolako ibilbidea biltzen du.
Aurtengo Nafarroa Oinezeko abestia runba erritmoan kantatu eta dantzatuko dugu.
Musika Paz de Zigan...
Pasa den maiatzaren 9an erraldoi tailerra eta haur jarduerak antolatu ziren Atarrabiako kale Nagusian Karrikaluze elkartearen eskutik. Eguraldiak ez zuen batere lagundu sekulako erauntsi bortitzak izan baitziren, nolanahi, haur eta familia talde polita bildu zen bertan eta eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz, aurreikusitako jarduerak Lapiko elkartean lokalean eta plazako karpapean burutu ziren.
Pasa den larunbatean, Paz de Ziganda Ikastolako ateak ireki genituen, baina kasu
honetan oroitzapenen etxe partekatu gisa egin genuen. Familia ohiak, langile ohiak
eta ikasle ohiak hurbildu ginen, ilusio handiz denak. Oso topaketa berezia izan zen,
eta garrantzitsuena berriro elkar ikustea, begiradetan elkar ezagutzea eta elkartu
gintuzten uneak elkarrekin berpiztea izan zen.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU